<< Aurrekoa | Azaroa | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
::“Gabon bezpera egun seinalatua elkarrekin pasatzea, Kresala Elkartearen inguruko kaleetan gabon-kantak abestuz”
:: Sorrera-data: 1972ko abendua
:: Lagun-talde bat Kresala elkartean elkartzen gara, eta, entsegu gutxi batzuk egin ondoren, Alde Zaharrean irteten gara gabon-kantak kantatzeko.
Ekimena irekia da, eta, beraz, gabon giroa zabalduz auzoan kantatzen ibiltzea gustatzen zaion orok parte har dezake; normalean, hiru entsegu izaten dira.
Ibilbidea:
Kresala Elkartea, Aldamar, San Bizente, Abuztuaren 31, Santa Maria, Nagusia, Fermín Kalbeton, Konstituzio Plaza.
Ez da arropa berezirik jantzi behar.
Beti saiatzen gara musikariekin irteten; gehienetan, txistulariak izan dira, baina, urteren batean, soinujoleak arduratu izan dira musikaz.
19:30ean hasten gara Kresala Elkartean, eta, 20:45ean, ia errepertorio guztia kantatzen dugu, Konstituzio Plazan; gutxi gorabehera, 21:15 aldean amaitzen dugu Jaiotzaren ekitaldia.