<< Aurrekoa | Azaroa | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
1978 urtean, diktadura garaia pasatu eta gero, inauterietako ohitura zaharrak berreskuratzeko lan izugarria egin zen Donostiako Udaletxetik. Kultur eta Turismo Ekintzetxea hiriko Elkarte eta aisialdiko talde desberdinekin kontaktuan jarri zen hauei laguntza eskatzearren. Kresala Elkarteak dei honi erantzunez bere lehen konpartsa kaleratzen du dibertsioa helburu bakar bezala.
Urteak aurrera joan ziren einean abentura berri batetan sartzeko erabakia hartu zuten elkartekide batzu. Honela, Konpartsa eta karrozen lehiaketan parte hartzen du Kresalak lehen aldiz 1985 urtean Mary Poppins konpartsa ezagunarekin. Dantza taldeko partaideak izan ziren koreografiaren egileak eta hainbat bazkideren artean eraiki zuten karroza arrakasta handia lortuz.
1988 urtean gazte batzuen gogoak bultzaturik bigarren konpartsa ateratzen da lehiaketan, Oz aztia. Ordundik Kresala Inauteriakek goruntz egin zuen muga pentsaezinetara iritsiaz, partaidetza eta sariei dagokionez. Baina beti izan zuen helburu bakarra, inauteri zoragarri batzu festa eta algara giroan pasatzearena. Horrexegatik, 1998 urtean lehiaketaz kanpo parte hartzea erabakitzen da. 2001 urtean gazte talde honek nekeak jota ez zuen konpartsa gehiagorik antolatu eta tamalez komisioak ez du jarraipenik izan.
1979 ARTZAI ETA IÑUDEAK 1980 TXINATARREN TXARANGA 1981 TXARANGA 1982 TXARANGA 1985 MARY POPPINS 1988 OZ AZTIA 1989 MEXIKO 1990 MISSISSIPPI 1991 7 EZKONGAI 7 ANAHIENTZAT |
1992 KOSAKOAK |