Kresala elkartearen eta Mendi taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, aspaldi ospatzen zen ibililadi hau, urte batez, berreskuratzea erabaki dugu. Martxoak 26an, igandean, aterako gera eta 9 ordutako iraupena izango du, eta 35 km-ko luzera.
Bukatzerakoan bazkari xume bat egiteko asmoa dago, beti ere interesa azaltzen duten mendizaleen kopuruaren arabera.
ORDUTEGIA:
7:00 Irteera: Kresala
8:15 Igeldo herria
9:30 Aritzeta
10:00 Añorgako biribilgunea
10:30 Oriamendi
11:00 Ergobia (Hamaiketakoa 20´)
12:20 Santiagomendi
13:00 Perurena gaiña
14:00 Lau-Haizeta
14:40 Arzak
15:10 Uliako tiroa
15:50 Helmuga: Kresala
(Gutxigorabeherako ordutegiak/horarios aproximados)
Ibilbidean zehar elkartzeko asmoa dutenentzat telefono kontaktuak
Iñigo (680408425). Jokin (630504222). Manolo (679423648)
Bukaeran elkartean bazkaltzeko asmoa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute