<< Anterior | Diciembre | Siguiente >> | ||||
L | M | X | J | V | S | D |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Abestu dezagun elkarrekin - Cantemos juntos
Loreak udan ihintza bezela
Loreak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet )
ikusi gabe aste bat, )
bihotz guztira banatutzen zait )
halako gauza triste bat. ) berriz
Neskatxa gazte, paregabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago )
nik ezin nezakeen goza; )
zorionian ikusten zaitut, )
nere bihotzak hau poza! ) berriz
Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako )
pozez zoraturik nago; )
zu ikusteak alegratu nau, )
triste nengoen lehenago. ) berriz
Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta )
ni baldin banintz txoria, )
nik zu zinakeen arbola hartantxe )
egingo nuke kabia. ) berriz