Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

KRESALA

KRESALA ELKARTEA

EDUKIEN BILAKETA

BAZKIDEAK: GUNE PRIBATUA

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Abendua >>
AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 

IHAUTERIAK

1978 urtean, diktadura garaia pasatu eta gero, inauterietako ohitura zaharrak berreskuratzeko lan izugarria egin zen Donostiako Udaletxetik.  Kultur eta Turismo Ekintzetxea hiriko Elkarte eta aisialdiko talde desberdinekin kontaktuan jarri zen hauei laguntza eskatzearren. Kresala Elkarteak dei honi erantzunez bere lehen konpartsa kaleratzen du dibertsioa helburu bakar bezala. 

Urteak aurrera joan ziren einean abentura berri batetan sartzeko erabakia hartu zuten elkartekide batzu. Honela, Konpartsa eta karrozen lehiaketan parte hartzen du Kresalak lehen aldiz 1985 urtean Mary Poppins konpartsa ezagunarekin. Dantza taldeko partaideak izan ziren koreografiaren egileak eta hainbat bazkideren artean eraiki zuten karroza arrakasta handia lortuz. 

1988 urtean gazte batzuen gogoak bultzaturik bigarren konpartsa ateratzen da lehiaketan, Oz aztia. Ordundik Kresala Inauteriakek goruntz egin zuen muga pentsaezinetara iritsiaz, partaidetza eta sariei dagokionez. Baina beti izan zuen helburu bakarra, inauteri zoragarri batzu festa eta algara giroan pasatzearena. Horrexegatik, 1998 urtean lehiaketaz kanpo parte hartzea erabakitzen da. 2001 urtean gazte talde honek nekeak jota ez zuen konpartsa gehiagorik antolatu eta tamalez komisioak ez du jarraipenik izan.

 

1979     ARTZAI ETA IÑUDEAK
1980     TXINATARREN TXARANGA
1981     TXARANGA
1982     TXARANGA
1985     MARY POPPINS 

1988     OZ AZTIA 

1989     MEXIKO 

1990     MISSISSIPPI 

1991     7 EZKONGAI 7 ANAHIENTZAT 

1992     KOSAKOAK 
1993     HOOK 
1994     KOLONBIA 
1995     LEGE LEHORRA
 
1996     INDIA 
1997     OPERA 
1998     NOTRE DAMEKO KONKORDUNA 
1999     KUBA 
2000     BASOKO IRATXOAK  
2001     PRISCILA, DESERTUKO ERREGINA 

KRESALA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA