<< Aurrekoa | Otsaila | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 |
Historia: :: Kresala elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko, 1977an Artzainen eta Inudeen Konpartsa berreskuratzeko ideia otu zitzaigun; izan ere, Donostiako inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, danborradarekin eta kaldereroen konpartsarekin batera. Beste biekin alderatuz, Inudeak eta Artzainak gorabehera handiak izan zituen irten zen aldietan. 50eko hamarkadan, Antiguoko gazteak atera ziren, eta, probintziako hainbat herritan (Hernani, Pasaia...), modu irregularrean eutsi zitzaion ohitura horri. Donostian, Gorrotxategik zuzentzen zuen Gaztetxo haurren dantza-taldeak ohitura horrekin jarraitu zuen 60ko urteetan. |
|
Aipatu dugun bezala, 1977. urtean, elkarteak ahalegin handia egin zuen konpartsa antolatzeko, bere barne-ospakizunen baitako ekintzatzat. Egun euritsua izan zen oso, baina halako zalaparta sortu eta halako arrakasta lortu genuenez, KTEk Donostiako inauterietako ekitaldi ofizialen barruan antolatzeko proposamena egin zigun; ordutik, beraz, kaldereroen hurrengo egunean irteten gara, otsailaren lehenengo igandean, normalean. Datorren urtean (2006), 30 URTE BETEKO DITUGU inolako etenaldirik egin gabe irteten. Konpartsako pertsonaia nagusiez gain, gureak badu berezitasunik, danborradarekin eta abesbatzarekin irteten baikara; horrela, gainera ikuskizuna gehiago indartzen da. Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira. Gerora, INUDE ETA ARTZAINEN beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere. |