COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Kresalaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

KRESALA

KRESALA ELKARTEA

EDUKIEN BILAKETA

BAZKIDEAK: GUNE PRIBATUA

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Iraila >>
AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
 

HISTORIA

1967ko ekainaren 7an inauguratu zen KRESALA; zentro kultural hau elkarbizitzarako, elkarrizketarako eta konpromisorako plataformatzat sortu zen, aldatzen ari zen gizarteari erantzuna emateko gunetzat, hain zuzen.

Diktadura-garaiko loturetatik askatzen ari zen gaztediaren erantzuna zen; izan ere, gazte haiek aldaketa zuten helburu, gizarte-, politika-, familia- eta erlijio-loturak baztertu eta egoera berri bat sortu nahi zuten. Hau da, mugimendu dinamikoa eta parte-hartzailea sustatu zuten, konpromiso pertsonalagoak hartuz eta gizartearen beste ikuspegi bat bultzatuz, Euskal Herria eta euskalduntasuna xede zituena, zehazki.

Filosofia-ikuspegi desberdinak elkartzeko eta eztabaidatzeko gunetzat eratu zen; horrenbestez, helduek zein gazteek askatasunez jaso zezaketen bizitzarako prestakuntza, proposamen pertsonalen aukera desberdinak errespetatuz.

KRESALA Jesus Aldanondoren irmotasunaren fruitu da. Aldanondo apaizak kristau-elkarteko asoziazio-egiturekin hautsi zuen, eta kolokan zegoen frankismo-garaiari aurre egiteko bide berriak irekitzearen alde egin zuen, sutsuki; garai hartako gizartea, gainera, esperantzaz betetako etorkizun baterako birsortzen ari zen.

Jokabide deserosoa zuen indarrean zegoen erregimen politikoarentzat, eta uste zuten dinamita edo “Goma Dos” erabiliz KRESALA (“separatisten eta iraultzaileen habia”) taldearen jarduerarekin amai zezaketela. Hiru aldiz egin ziguten bisita: lehenengo bietan ohar txikiak izan ziren, eta, hirugarrenean, 1973ko abuztuaren 11n, leherketa bat gertatu zen, beheko solairua obra-hondakin bihurtu zuena. Hain zuzen, honako hau argitaratu zuen arratsaldeko “Unidad” egunkariak lokalak nola gelditu ziren erakusten zuten bi argazkiren oinean:

ATENTATUA KRESALARI. Gaur goizeko lauetan, KRESALA kultura- eta aisialdi-elkartean (Euskal Herria kalea) bi petardok egin dute eztanda; oraindik ez da jakin petardo horiek zehazki nola osatuta zeuden, ez eta nork jarri dituen ere. Eztandaren ondorioz, lokalaren beheko aldeko bainugela guztia suntsituta gelditu da, eta, horrez gain, kalteak izan dira idazkaritzan, sukaldean eta eskaileretan; halaber, leherketaren uhin hedakorra dela-eta, kristal ugari hautsi dira.

Eztanda jenderik ibiltzen ez den unean gertatu denez, kalean bizilagun ugari bildu da, erabat kezkatuta eta urduri; zehazki, hirugarren aldia da KRESALA elkarteak era horretako atentatu bat jasaten duela. Elkarte horrek, hain zuzen, jarduera erlijiosoak eta kulturalak sustatzen ditu (besteak beste, hitzaldiak, pelikula-emanaldiak...), eta lokala San Bizente Parrokiarena da, elkarte horri jarduera erlijioso eta kulturalak egiteko utzi baitzion.


LEHENENGO URRATSAK...

70eko hamarkadaren lehenengo urteetan, ikasteko, iritzia emateko edota aurka egiteko gogo biziari erantzun nahian, hitzaldiak eta mahai-inguruak biderkatu egin ziren KRESALAn, nahiz eta gobernu ofizialak ezarritako galbahe gogorra pasa behar izan zuten (Informazio eta Turismo Ministerioaren Delegazioa eta Gobernu Zibila).

Besteak beste, aipa dezakegu Peces Barba jauna Bilboko aireportuan atxilotu zutela, KRESALAra hitzaldi bat ematera zetorrela; horrez gain, 1967ko uztailaren 21ean, zine-emanaldia eta programatuta zeuden jaiak bertan behera utzi behar izan zituzten, gobernuak “ezarritako arauak” zirela-eta.

Urte bereko abenduaren 29an, hitzaldi bat eman zuten “Emakumearen sustapena” izenburupean, baina gobernuak portaera aldatzeko “ohartarazi” zuen.

Egoera halakoa izan arren, ordea, hainbat gairi buruzko mahai-inguruak egin ziren: "Abortua", “Kontzientzia-eragozpena” (atxilotu zuten lehenengo kontzientzia-eragozleak hartu zuen parte, valentziarra zen), “Emakumea gizartean” (lokala guztiz bete zen), “Indarkeria eza” (Lanza de Basto elkarteko lider nagusiak hartu zuen parte)... Horiez gain, bereziki oroitzen dugu Luis Maria Xirinacs Kataluniako apezak eta Madrilgo Senatuko senatariak parte hartu zuen mahai-ingurua, prentsaurreko jendetsu baten ondoren egin zena.

Ekonomiari buruzko hitzaldiak, gaixotasunei buruzko zikloak (medikuntzako izen handiko profesionalek parte hartu zuten)…

Hainbat urtetan, “Kultura-hamabostaldiak” antolatu ziren, eta, aldi berean, Euskal Kulturaren Batzordea sortu zuten; azken horrek haurrentzako jardueretan jarri zuen arreta bereziki, baina, horrez gain, gerora sortuko ziren euskaltegien aurrekariak ere ezarri zituen.

Musika korala, dantza, argazkilaritza, zinea, pintura-erakusketak, disko-foruma, mendia...; besteak beste, horiek izan ziren belaunaldian, gizartean, politikan eta erlijioan aldaketa handiak gertatzen ari ziren garai hartan egin ziren beste jardueretako batzuk.

Kirol-arloan, hockey, eskubaloi eta saskibaloiko taldeak izan ziren probintzia-mailako lehiaketetan; zehazki, saskibaloiko emakumezkoen taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen 1968an. Mahai-tenisa (elkartekide bat Gipuzkoako banakako txapelduna izan zen), krosa eta pilotak osatzen dute elkartearen arlo hau; dena den, ezin da aipatu gabe utzi traineru bat sortzeko ideia bertan behera gelditu zela, ontziari egindako sabotaje bat zela-eta. Nolanahi ere, KRESALAren historian ez da oso garrantzitsua izan kirol-ekitaldietako parte-hartzea, beste norabide bat izan baitu, kulturara, folklorera, herrigintzara eta haurrengana bideratua, hain zuzen.

Politikari dagokionez, elkarte bizia eta herrian errotutakoa izanik, proposamen politiko eta sindikal desberdinak ezagutzeko eta aztertzeko plataformatzat parte hartzen dugu, baina, une oro, KRESALAren independentzia ideologikoari eutsiz. Horrek ez du adierazi nahi beste alde batera begiratzen dugunik, eta, noski, horrek buruko min ugari ekarri izan dio lehendakari bati baino gehiagori; izan ere, organismo ofizialetara aurkeztu behar izan dute, antolatutako ekitaldien edo sinatutako adierazpenen berri emateko.

1975. urtean, alderdi politikoen aurkezpen “klandestino” bat antolatu zuten, “ahoz aho” zabalduta, eta garai hartan zeuden alderdi politiko eta sindikatu guztiak pasa ziren: nazionalistak, moderatuak, erradikalak..., Euskal Herrikoak nahiz estatukoak; bakoitzak bere proiektua azaldu zuen, eta, gero, horretarako bereziki antolatu ziren taldeek proiektu horiek sakonago aztertu zituzten.

Haurren eta gazteen arazo espezifikoak lantzeko, KRESALA elkartearen baitan “EL SUBMARINO” gazte-elkartea dago, San Bizente Parrokiak 1958. urtean sortua, gutxi gorabehera; elkarte horren izenak, zehazki, lehenengo bi etapetan izan zuen kokapenari egiten dio erreferentzia, soto batzuetan egon baitzen.

KRESALA elkarte irekitzat sortu zen, eta, horrenbestez, gure lokalak behar duten erakunde edo elkarte guztien eskura daude.

Mendia, Dantza Taldea, Zine Kluba, Kanpismoa eta Caravaninga, Inude eta Artzainak, Jaiotzako eta Santa Agedako abesbatzak, Kaldereroak, inauteriak, kultura-foroak...; horiek guztiek osatzen dute KRESALAN antolatu izan diren eta egun antolatzen diren jarduera-aukera zabala, eta, entitate propioen bitartez, bakoitza bere erara gauzatzen da.

Bestalde, aipamen berezia merezi du KRESALAk Donostiako zaindariaren jaietan duen parte-hartzeak, danborradan irteten baita. 

KRESALA
, elkarte mistoa denez, emakumezkoaren parte-hartze osoa bultzatu nahi du, gizonezkoaren modu berean; hori dela-eta, 1980. urtean, tradizioarekin erabat hautsi eta hirian eztabaida gogorra sortu zuen. Nahigabeak nahigabe, eta mehatxatu zizkiguten erasoak gerta zitezkeen beldurrez, KRESALA Danborrada izan zen emakumeak protagonistatzat parte hartu zituen lehena.

Gure historia txikiaren baitan, ohorezko leku batean dago Udalak eman zigun urteko “HIRITAR MERITUARI DAGOKION DOMINA”; zehazki, KRESALAk sortu zenetik egin duen lana aitortzeko eman ziguten.


BI GIZON HAUEK DIRA KRESALA EXISTITZEAREN “ERRUDUNAK”

• JESÚS ALDANONDO SUQUÍA

• IÑAKI ARZAMENDI ECHARRI

KRESALA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA