<< Aurrekoa | Iraila | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |
Kresalak bere jarduerekin jarraitu ahal izateko elkartean obra egitea erabaki zuenean (2000. urtean), une hura sukaldeari elkarteko bizitzan protagonismoa emateko baliatu zuten. Hau da, aurreko urteetan hainbat eskaera jaso zituzten, Kresala bazkideek lagunekin edo familiekin mahai baten inguruan elkartzeko gunetzat erabiltzearekin lotuta; beraz, eskaera horiek kontuan hartuta, obra-proiektuan sukalde bat eta jantoki bat behar bezalako baldintzetan egitea proposatu zen. Zenbait bazkide sukaldea erabiltzen hasi eta handik gutxira, pertsona batzuek batzorde bat sortu zuten, eta prest agertu ziren beren denboraren zati bat edariak antolatzen, lekua atontzen, kontrola eramaten eta kontuak egiten erabiltzeko.
Sorrera-data:
Ongi etorri gure elkarteko sukaldera, hamaiketako azkar bat edo familiarekin nahiz lagunekin bazkari luze eta lasai bat egiteko leku egokira. 45 lagunentzako lekua du, eta, mahai bat (edo gehiago) erreserbatu nahi izanez gero, sukaldean dagoen erreserba-orrian izena eman eta eskatzen diren gainerako datu guztiak bete behar dituzu.
Sukaldeko batzordeak dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu, eta, bereziki, otordua prestatzen duzun lehenengo aldia bada, etorri guregana, eta suak eta labea nola erabiltzen diren, edalontziak eta mahai-tresnak non dauden, edota platera, ontzi eta zartagin zikinak non utzi behar diren azalduko dizugu. Asteazkenetan elkartzen gara, 19:30etik 21:15era.
Bestalde, frontoia jantokiaren ondoan dago, eta, beraz, haurrek lasai-lasai jolastu ahal izango dute, gainerakoak solasaldian edo kartetan ari diren bitartean. Baina, noski, aldian behin, gurasoek edo arduradunek haurrak ondo daudela egiaztatu beharko dute.
Gure elkarteko giroa batzordeek egindako lanean eta jardueretan oinarritu da beti, eta, horregatik, lehentasuna dute mahaiak erreserbatzean; beraz, batzorde bateko arduradunek sukaldea erabili nahi badute (batzorde gisa), erreserba egiteko eskatu behar digute, behar beste denboraz.
Edonolako aholkurik edo arazorik izanez gero, edota gure batzordean parte hartu nahi baduzu, badakizu non eta noiz aurki gaitzakezun.
Goza ezazu gure elkarteaz!