<< Aurrekoa | Abuztua | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Sorrera-data: 1967ko abenduaren 19a
Kresala mendi-elkartea 1966. urtean sortu zen, eta, ordutik, ibilaldiak antolatzen ditu Euskal Herriko nahiz inguruko mendietara.
Urtero, egutegi bat prestatzen dugu, eta, bertan, hil bakoitzean (beti igandeetan) egingo dugun ibilaldia zehazten dugu; halaber, urtean pare bat aldiz, asteburuko irteerak antolatzen ditugu, larunbat arratsaldean irtenda. Izena emateko epea ibilaldia baino bi aste lehenago irekitzen da. Horrez gain, abenduan mendiko astea ospatu ohi dugu, eta, besteak beste, honako jarduera hauek egiten ditugu: diapositiba-emanaldiak, batzarra, domina-banaketa eta babarrun-jana.
Bestalde, bazkideak izanez gero, mendian federa zaitezkete; hori, hain zuzen, oso gomendagarria da baldin eta mendira sarritan joaten bazarete. Orobat, liburutegi txiki bat dugu, kontsultak egin ahal izan ditzazuen.