<< Aurrekoa | Urria | Hurrengoa >> | ||||
AL | AR | AZ | OG | OR | LR | IG |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Orain dela 50 urte Kresala Elkartearen barruan Kresala Euskal Dantza Taldea sortu zen eta hau ospatzen ari gara urtean zehar zenbait ekitaldi burutuz. Horietako ekitaldi bat urriaren 6an, larunbata honetan, ospatuko da. 50 urte hauetan dantza taldetik pasa diren belaunaldi desberdinetako dantzari eta musikariak kalejira alai bat osatuko dugu eta urte guzti hauetan ikasi eta prestatu ditugun dantzak eskeiniko ditugu Parte Zaharreko txoko eta plaza desberdinetan.
Ibilbideari hasiera 10:45etan emango zaio Euskalerria kalean, Kresala Elkartearen aurrean partaide guztiek agurra dantzatuz.
Hau da egitaraua:
11:00 INGURUTXOA abuztuaren 31ko kalean
11:30 ARKU DANTZA eta BIZKAIKO MAKIL DANTZA Santa Mariako atrioan
12:00 BATELERAK, UZTAI DANTZA eta KASKAROTS Nautikoan.
12:30 IRULEAK, SORGIN DANTZA eta ZUBEROAKO MASKARADA Bulebarreko kiosko aurrean.
13:00 Dantza guztien emanaldia Konstituzio plazan.
Arratsaldez denak gonbidatuak zaudete Trinitate plazan "Estangen" eskutik egongo den erromeriaz gozatzera