Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

KRESALA DANTZA TALDEA

KRESALA DANTZA TALDEA

EDUKIEN BILAKETA

GUNE PRIBATUA (KOMISIOAK BAKARRIK)

BULETINAREN HARPIDETZA

AGENDA

 
<< Abuztua >>
AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
 

AKADEMIA


DANTZA ESKOLA

Kresala dantza akademia araututako prestakuntza eskola bat da, izaerazko euskal dantzaren arlokoa. Gene Yurrek sortu zuen, 1968ko urrian. Denboraren joanean, bilakaera izan du, eta hainbat ziklo ditu egun. 100 ikasle baino gehiago ditu, sei urtetik hasi eta hamalau urtera bitartekoak. Ikasturtean zehar joaten dira eskolara, eta ordu beteko saioak egiten dituzte astean. Hainbat mailatan banatzen dira: dantza aurrekoa, hastapenak, erdiko maila eta aurreratua. Klasiko aurreko prestakuntza du irakaskuntzak; euskal dantza tradizionalaren teknika, estilo eta dantzaera guztiak irakasten zaizkie ikasleei. Bere errepertorio propioa sortu du akademiak, errepertorio herrikoia oinarritzat hartuta; eta tarteka, dantza taldeko dantzariekin batera parte hartzen dute akademiako ikasleek eszenaratze produkzioa hedatzen, zubi lana eginez, Euskal Herri guztian zehar edo eta baita atzerrian ere. Gainera, helduentzat plaza-dantza ikastaroak eta dantza ikastaro pedagogikoak ematen ditu, eta hamabostaldiak, entsaio irekiak eta sentsibilizazio tailerrak antolatzen. Baita metodo didaktikoak egin ere; esaterako, Jolastu dantzan egitasmoa, Faustino Aranzabalek sortua eta zuzendua.

 

2015/2016 IKASTURTEA (6 urtetik 16ra bitarte) 

EGUTEGIA:

    • Ikasturte hasiera: irailak 14
    • Ikasturte amaiera: ekainak 17
    • Dantza Jaialdia: maiatzak 21, larunbata eguerdian, Gazteszenan
    • Klaseak astelehenetik ostiralera arratsaldez
    • Mailaren eta adinaren arabera talde ezberdinetan sailkaturik: eguna, irakaslea, ordua

(Egun eta ordutegi guztiak zehazteke, aretoaren erabileraren arabera)
       
      • Astelehena. Faustino Aranzabal. 17:30-18:30 / 18:30-20:00
      • Asteazkena. Ainhoa Zuazu. 18:30-20:00
      • Asteazkena. Mikel Oyarzabal. 18:00-19:30
      • Osteguna. Eider Soage. 17:30-18:30
      • Osteguna. Eneritz Ardanaz. 18:30-20:00
      • Ostirala. Harkaitz Ardanaz. 17:30-19:00

  • Tarteka entseiu orokorren bat larunbat goizetan
  • Tarteka ekitaldi ezberdinetan parte hartzea



2016/2017 IKASTURTEA (6 urtetik 16ra bitarte) 

IZEN-EMATEA:

    • Mailez: kresaladantzataldea@gmail.com
    • Kresalan: Ekainak 20 astelehena, 17:00-19:00. Euskaerria 9, Alde Zaharra.

Adinaren arabera zein talde-mailan sartzeko entsegua (berrientzat), Ekainak 21 asteartea, 18:00-18:30
 

HELDUENTZAT PLAZA-DANTZA IKASTAROA 2016/2017

Urritik abendura, ostiralero

Iformazio gehiago irailean 

 

KRESALA DANTZA TALDEA

TYPO 90k GARATUTAKO WEBGUNEA